XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Industri iharduerak Lehengaiak kontsumorako produktu bihurtzeko, aurretik, zenbait eginkizun burutu beharra dago.

Adibidez, zura (lehengaia) altzari bihurtzeko (produktu landua), lehendabizi zuhaitzak bota beharra dago, gero enborrak ohol bihurtu, ondoren ohola neurrira moztu, etab.

Lehengaiak produktu landu bihurtu, edo produktu landu batzu beste produktu landu batzutan bihurtzeko, burutzen diren eginkizun guztiei industri iharduerak deitzen zaie.

Zelulosa-fabrika Ean (Bizkaia).

Industri moetak Industri iharduerak era askotakoak dira: automobil bat egitea edo itsasoko arrainak kontserba-poteetan sartzea, industri moeta oso ezberdinei dagozkien iharduerak dira.

Industriak hobeto aztertu ahal izateko, multzoka sailkatzen ditugu, eta horrela, esaten dugu badirela elikadur industria, metalgintz industria edo jantzigintz industria.

Euskal Herrian garrantzi handieneko industri moetak burdingintza, metalgintza, kimika eta eraikuntz industriak dira.

Bestelako industri produktuak
Elikadura, edariak eta tabakoa
kimika
Burdingintza eta metalgintza
Tresneria eta bestelako metal-industriak

Petrolio, meatze, eraikuntza eta elektrizitate-industriak, grafiko honetan sartu ez badira ere, guztien artean industri produkzioaren ia ehuneko hogeia dira
.

Industrien banaketa Badira oso industrializaturik dauden nazioak eta badira maila apalagoan daudenak.

Nazio bakoitzaren barruan ere, badira oso industrializaturik dauden eskualde edo herrialdeak, eta badira horrenbesteraino ez daudenak ere.

Euskal Herriko Autonomi Elkartea Espainiako Estatuan gehien industrializaturik dauden hiru eskualdeetako bat da.

Euskal industriaren garapena joan den mendean hasi zen, eta horregatik Euskal Herriak aspaldiko industri tradizioa du.

Industrialdea, Gasteizen.